DEIALDIAK ETA OHARRAK

"ENE KANTAK" GAINZURIN

Aste honetan, ETB 3n, Ene Kantakoek Satojatorrekin gurean grabatutako saioa,egunero ikusteko aukera degu, 8:15ean eta 20:30ean. 

Ikusi eta kantatu gurekin!!

Bideoa ikusteko egin klik!

MENDI IRTEERA - VIII. ARGAZKI RALLYA

MENDI IRTEERAK 2017-2018

2017-2018 IKASTURTEKO EGUTEGIA

PIRINEOETAKO OZA OIHANERA IRTEERA

Kaixo, denoi:

Aurreko irteerako abisuan azaldutako moduan, datorren hilean, ekainaren  17 eta 18an,  aste-bukaerako irteera egingo dugu. Aurten Selva de Oza ingurura joango gara Hecho-ko bailaran.

Larunbatean goiz irten eta larunbatean bertan, mendi ibilaldia egingo dugu. Aurten Ibon de ATXERITOra igo eta ibilbide zirkularra egiten saiatuko gara. Gaua Borda Bisaltikon pasako dugu eta hurrengo egunean beste pase txiki bat egingo dugu, ingurua ikusteko. Igandean bazkal ostean etxera.

Irteerako kostua 35 – 40 € ingurukoa izango da, larunbateko afaria gaua pasatzeko tokia eta igandeko gosaria barne.  Gainzuriko Guraso elkarteak aurten ere diru laguntza eman digu, eta honi esker, umeen kostua betetzen saiatuko gara.

Jadanik lagun pilo batek izena eman dugu, baina nahiez gero beste hamar lagun ingururentzat tokia izango da.  Datoren ostiralera arte edo kopurua bete arte izena eman dezakezue, helbide honetan edota Txentxi edo niri (Iosu) komentatuta.

Datorren astean informazio zehatzagoa bidaliko dugu, ordutegia, eraman beharreko gauzak… eta abar.

Agur bat,

Gainzuri.mendia@gmail.com

BERRIAK

Juanma Hurtado Eitb-ko "No es paĆ­s para sosos" telesaioan

Juanma Hurtado, Gainzuriko Ane eta Jon gure ikasleen  aita, "No es país para sosos" Eitbko  telesaioan ikusteko aukera izan genuen. Ezkio-Itsako Igartubeiti baserrian "Belarmeta" sargar-postre gozoa sukaldatu zuen Ramon Roteta sukaldariaren oniritziarekin.

                                                                                00:03:20

                                             (EITB  2014-11-03)