Gobierno Vasco

Eskolako Jangela

Hizkuntza Normalkuntza

L I N K

2018-2019 MATRIKULA

ATE IREKIAK: URTARRILAREN 27an, LARUNBATA, GOIZEKO 11:00etan

Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.

 

 

Matrikula epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra.


Matrikularako ordutegia: 
•    Goizez 9:00etatik 12:15era.
•    Arratsaldez 14:30etik 16:30era.

EKARRI  BEHARREKO  DOKUMENTAZIOA:

1.- Familia liburuko ikasle eta guraso edo tutorearen  fotokopiak 
      
2.- Erroldaketa  agiria 

3.- Guraso edo Tutorearen  N.A.N – fotokopiak


Kezka eta zalantza guztiak bertan argitzeko aukera izango duzue, elkarrizketa pertsonal baten bidez.  Hitzordua jartzeko 943 721 214 telefono zenbakira dei dezakezue.

 

URTE BERRI ON!

BERTATIK BERTARA SARIA

Gainzuriko Urko Mungia Peñagarikanok  Bertatik Bertarako produktuen saskia irabazi du.

EUSKADIKO ORKESTRA GAINZURIN

GAINZURI ABESBATZA ZUMARRAGAKO MUSIKABANDAREKIN 2017KO GABON KONTZERTUAN

EGUTEGIA 2018 LIZARAZU ARETOAN

GAINZURIKO EGUTEGIA 2018

Eskolan egindako 2018ko EGUTEGIA argitaratu dugu. Aurten BASERRIA gaia landu dugu, “Baserria, euskararen euskarria” lemapean.

Proiektu honetan eskolako ikasle guztiek parte hartu dute eta ekoiztutako lanen erakusketa antolatu dugu LIZARAZU aretoan (Urretxu) abenduaren 15etik 21era egunero, 17:00 – 20:00.

 

Egutegia Gainzuriko familia guztiei banatuko bazaie ere,  salgai  ere egongo da 5 eurotan.

 



HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

BATZORDEA

EUSKERAREN EGUNA 2017

 

 

GAINZURIKO   ADIERAZPENA   EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN   AURKA

 

Bihar, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna da. Hau horrela,  hemen eta orain bildu garenok, emakumeenganako indarkeria espresio, forma eta adierazpen ororen aurkako jarrera tinkoa adierazi nahi dugu. Egun, oraindik ere, asko baitira gure inguruan  ikusi, entzun eta sentitu  ditzakegun indarkeri matxista deritzonaren adierazpenak.

Horregatik, eskola  komunitatea osatzen dugun guraso, ikasle eta irakasleontzat ezinbestekoa da gure gizartean errotuta dagoen gaitz honi aurre egitea.  Behar hori sentitzen dugu  eta, orain arte egin dugun bezala etorkizunean ere, egoera hau gainditu ahal izateko hezitzaileak garen heinean, gure esku dauden  baliabideak erabiltzen jarraitzeko konpromisoa adierazi nahi dugu.

Indarkeria ez zaigu gustatzen, indarkeria mota guztiak dira itsusiak. Gainzuri indarkeriarik gabeko eskola izatea nahi dugu eta indarkeriaren aurkako txertorik onena Samurtasuna da.

Indarkeriari aurre egiteko tresnak landu ditugu azken egunetan, hauen artean Tratu Onak eta Enpatia: Tratu Onak, ez bakarrik besteekiko, baizik eta norberaren buruarekiko ere bai eta Enpatia, sufritzen duen pertsonaren lekuan jartzeko. Indarkeriari aurre egiteko, elkarbizitza eta hau ahalbideratzen duten balioak lantzea delako gure proiektuaren ardatza.

Puntu Morea da azaroaren 25aren, Emakumeen Aurkako Indarkeriari aurre egiteko  egunaren  ikurra. Gure eskolako 4 eta 5 urteko ikasleek  globoekin puntu morea egingo dute eta haien inguruan Lehen Hezkuntzako ikasleak mailaz maila jarriko zarete. Azkenik, haien inguruan, gurasoak jarriko gara. Denak kokatuta gaudenean “Mutil edo neska berdin du, denok zu, denok zu” esango dugu eta minutu batez denak geldi globoak buru gainean eta kareta jantzita egongo gara.

Eta gogoratu….

 

ü eEZ beti da EZ

·         EZ esateko eskubidea dut.

·        EZ esaten dudanean, errespetatu egin behar nauzu.

·         EZ entzuten dudanean, errespetatu egin behar dut.

                 .    Ostrukak ez gara, salatu erasoak.


ü  Indarkeria matxistari aurre egitea DENON ARDURA da. 

BERRIAK

Gainzurik Nazioarteko emakumearen indarkeriaren kontrako eguna ospatuko du (DV 2017-11-24)

Gainzuri ikastetxeak  azaroak 24, Nazio arteko emakumearen indarkeriaren kontrako eguna ospatuko du. «Gipuzkoako Foru Aldundiak Denok Zu! Indarkeria matxistaren aurkako kanpaina abian jarri zuen 2017-2018 ikasturte hasieran. Gainzuri, kanpaina honen barruan sartu zen. Sozializazio kanpaina honen barne, hezkidetzak eskaintzen dizkigun tresnak erabilita, gure ikastetxeko 6. mailako ikasleek Denok Zu unitate didaktikoa garatu duen Hezi2de taldearen eskutik lan saio bat jaso zuten astelehenean. Unitate hau, aste honetan zehar eskolako ikasle guztiekin landuko da. Saio hauetan guraso, ikasle eta irakasleek hartuko dute parte», dio Nerea Urkiolak, Gainzuriko zuzendariak.


Ostiralean, hirugarren mailako ikasleek, Foru Aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan antolatu duen ekitaldian parte hartuko dute. «Bertan, Denok zu kanpainaren abestia Goazen! ETBko telesaileko protagonistek estrenatuko dute. Arratsaldeako 16:00etan eskolako patioan mosaiko erraldoi bat egingo dugu. Bertan eskola komunitate osoa parte hartzera gonbidatuta dago».


OSTADAR ARGAZKI RALYA 2107

Gure eskolako Aiur Ibañezek, Irati Fernandezek eta Adur Garmendiak OSTADARREKO ARGAZKI RALLYan saria irabazi dute. ZORIONAK!!!!!!


GAINZURIKO IKASLEAK BARNETEGIAN (OTAMOTZ)

GAZTAINA ERREAK 2017

GAZTAINA ERREAK

 

TXOKOLATE KOLOREKOAK

GOXOAK , BERO-BEROAK

DANBOLINAREN BARRUAN

EMATEN DUTE ETXAFLEROAK

 

AURTEN ERE, OHITURA ZAHARRARI  JARRAITUZ, GIRO EDERREAN ETA EGURALDI APARTAREKIN DANBOLINEAN GAZTAINAK ERRE DITUGU.

 

GAINZURI IKASTETXEA PAUSOKAREKIN (DIARIO VASCO)

 

Matiazaleak fundazioak sari bat eman dio Gainzuri ikastetxeari.

BADATOZ SANTA ANASTASIAK 2017

Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek Santa Anastasia festei hasiera eman diegu eskolako patioan. Erraldoi eta buruhandi bihurtuta salto eta dantza aritu gara Triku lagun dugula.

ZUMARRAGAKO DANBORRADA

GAINZURI ABESBATZAREN KONTZERTUA ( 2107KO EKAINA)

ADOPZIOA

6. MAILAKOEN EMANALDIA 2017

GAINZURI EGUNA 2017

HAUR HEZKUNTZAKOEN ANTZERKI EMANALDIA 2017

20. KORRIKA, GAINZURIKOEN KILOMETROA

KORRIKA TXIKIA 2017 (HITZA)

MARI JOSE LERAK GURASOEI ESKEINITAKO HITZALDIA

UROLA GARAIKO BERTSO PAPER LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Gaur Zelai Aristiko zinean, Urola Gariko bertsopaper lehiaketako sariak eman dituzte. Gure ikastetxeko Unai Urkiola, Aritz Legorburu eta Asier Etxaniz sarituak izan dira. Zorionak denei eta mila esker Zugazte bertso-eskolari lehiaketa antolatzeagatik.


GIZA-KATEA MARTXOAREN 8AN

INAUTERIAK GAINZURIN

GURE PIANOJOLE GAZTEEI ZORIONAK!

EL DIARIO VASCO  10-02-2017

Saioa Mendia, June Plazaola eta Irene Salegi,  ZORIONAK!

2017KO MINGAINLUZE LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Gainzuriko 6. mailako ikasleak diren Unai Urkiola, Markel Agirrezabal eta Paul Barrenetxea izan dira aurten Mingainluze lehiaketaren irabazleak.

 

OTAMOTZ 2017-01-30

Zorionak!

BADATOZ SANTA ANASTASIAK!!!

Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek Santa Anastasia festei hasiera eman diegu eskolako patioan. Erraldoi eta buruhandi bihurtuta salto eta dantza aritu gara Triku lagun dugula.

 

SAN JUAN SUAREN INGURUKO EKITALDIA 2016

ZATOZ TRIKU!! ABESTIA, ESKOLAKO IRAKASLE BATEK SORTUA.

Gainzuriko Iñigo Munduate irakasleak  "ZATOZ TRIKU!!" abestia sortu du gure ikastetxeari eskainia.

 

   MILA ESKER, IÑIGO MUNDUATE!!!

AMESTUTAKO GURE IKASTETXE HEZKIDEGILEA

2018/01/21
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4
2018/01/21 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea
January 10
Egutegia
adm-gainzurilhi adm-gainzurilhi updated a calendar event, OPORRAK!!.
10:57
December 22
Egutegia
23:08
December 22
Irudi galeria
00:08 Go to Folder
December 20
Irudi galeria
23:19 Go to Folder
December 12
Irudi galeria
22:54 Go to Folder
November 28
Egutegia
adm-gainzurilhi adm-gainzurilhi added a new calendar event, EUSKERAREN EGUNA.
20:25
Irudi galeria
20:03 Go to Folder
Harpidetu Guest(r)en jardueretan Harpidetu Guest(r)en jardueretan

BISITAK


© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.net