Gobierno Vasco

ESKOLAKO AGENDA 21

.


Tokiko Agenda 21en barruan  kokatzen  den proiektu  honek, besteak beste, ikastetxe  ingurumenaren  kudeaketa  jasangarria eta  komunitatean  parte-hartzea ditu  helburu.
Horrela eskolan Agenda 21eko gaiak jorratzeko proiektu konplexuak lantzen dira ikasleak ingurumeneko arazoen ulermena eta hauen konponketaz jabetzeko.
Ikastetxeak ezin du hau dena aurrera eraman  familien eta herriko Udalen eta beste zenbait elkarteen laguntza gabe.

Azken urteetan landutako gaiak Biodibertsitatea eta Elikadura jasangarria  izan dira.

Gai hauek Mankomunitate mailan aukeratzen dira eta  prozedura hau jarraitzen da lanketa egiteko:

  1. Gaiaren aurrezagutza eta diagnosia
  2. Edukien aurkezpena eta hausnarketa
  3. Konpromisoak hartzea
  4. Udalei egiteko proposamenen prestaketa

Eskolan, gaia landu ondoren “Eskoletako Foroan” elkarjartze bat egiten da  eta  Udalei egiteko eskaerak zehazten dira.    
Azkenik  Udal Foroa egiten da maiatzean eta bi Udaletako ordezkariek eskoletan landutakoaren berri izaten dute eta erantzun egokia ematen saiatzen dira.

 

© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.net