Gobierno Vasco

Sarrera

 

Gainzuri eskolak 2 urtetik 12ra bitarteko hezkuntza  integrala eskaintzen du, bi etapatan banaturik:

 - Haur Hezkuntza (HH): 2 urtetik 5ra, lau mailetan banaturik.

 - Lehen Hezkuntza (LH):  6 urtetik 12ra, sei mailatan banaturik.  

Ondoren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), JM Iparragirre Institutoan egiteko aukera eskeintzen da.

Oinarrizko  Hezkuntzarako Curriculuma-ren izenpean, lehenengo aldiz curriculum bakarra ezartzen da derrigorrezko hezkuntza osorako, hau da,  6tik 16 urtera bitarteko eskolaldirako; eta haren planteamenduaren arabera hezkuntza-etapa honen bukaeran lortu behar dira ikasleek eskuratu beharreko helburu eta GAITASUNAK edo KONPETENTZIAK.
        
Zortzi gaitasuneko zerrenda bat onartu zuen Europako Parlamentuak eta hezkuntza-administrazioa, pixkanaka, gaitasun horiek jasotzen ari da  bere arauetan, horiek baitira Europako hezkuntza-sistemen identitate ikurra. Gaitasun horiek, eskola-lanaren ardatz-elementuak izango dira eta erreferentziazkoak ikasleak ebaluatzeko:

1. Kultura zientifikoa, teknologikoa eta osasuna garatzeko konpetentzia.
2. Ikasten ikasteko konpetentzia.
3. Konpetentzia matematikoa.
4. Hizkuntzaren bidezko komunikazioa garatzeko konpetentziak.
5. Konpetentzia digitala eta informazioaren trataerakoa.
6. Gizarteratzea eta hiritartasuna garatzeko konpetentziak.
7. Kultura humanistikoa eta artistikoa garatzeko konpetentziak.
8. Autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko konpetentziak.

Gaitasun hauek garatzea beharrezkotzat jotzen da bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko, norberaren errealizazio osoa lortzeko eta hiritar aktiboak eta kritikoak izateko jakintzaren gizartean. Eta Dekretuan bertan jasotzen den bezala, hau dena lortzeko ezinbestekoa da hezkuntza-komunitateko sektore guztiek, eta, batik bat, familiek ikasleen hezkuntza prozesuan partaide izatea.  

© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.net