Gobierno Vasco

DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza)

Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Eskolaldiko hamar urte hartzen ditu, eta, normalean, sei urtetik hamasei urtera egiten da, bi hezkuntza-etapatan banatuta: lehen sei urteek Lehen Hezkuntza osatzen dute, bi ikasturteko hiru ziklotan antolatuta; ondorengo lau urteek, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasturtetan eta irakasgaitan antolatuta dago,
diziplinen arteko lotura eta koordinazioa zainduz. Bigarren Hezkuntzak arreta berezia jarriko dio ikasleen hezkuntza- eta lanbide-orientazioari. Laugarren ikasturteak
berezkoa izango du ikasleei orientazioa emateko xedea, bai derrigorrezko eskolaldiaren ondorengo ikasketetarako, bai lan-bizitzari ekiteko.

Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak.

Oinarrizko Hezkuntza pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da, eta giza nortasunaren garapen osoa lortzeko xedeak hauek dira:

  • Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko.
  • Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz.
  • Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen trebatzea.

 

BATXILERGOA

Batxilergo ikasketak derrigorrezko Oinarrizko Ira­kaskuntzaren eta Goi Mailako Irakaskuntzaren artean kokatzen dira. Batxilergoak, DBHren ondoren hasten denak, bi ikasturteko iraupena du eta hiru modalitatetan egitura­tzen da, hiru ikasgai-multzotan: ikasgai-multzo oroko­rra, denentzako derrigorrezkoa dena; mo­dalitate bakoitzaren ikasgai zehatzen multzoa; azkenik, aukerako ikasgaien multzoa, ikasleek horien artean askoz askeago aukera dezakete. Erregimen arruntean, ikasleak lau urtez ikasi ahal izango du Batxilergoa.

 

Sarrera

  1. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua dutenek egin ahal izango dituzte Batxilergoko ikasketak.
  2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 eta 65.1 artikuluetan aipatzen diren teknikari-tituluak dituztenek Batxilergoko mo­dalitate guztietarako sarrera zuzena izango dute.
  3. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan jasotzen denari jarraiki, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-ti­tuluak dituztenek Batxilergora sartzeko aukera izango dute.

Egitura

Batxilergoko modalitate­ak:

  • Arteak.
  • Zientziak eta Teknologia.
  • Giza eta Gizarte Zientziak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko baldintzak jarriko ditu, Batxilergoaren lehenengo maila modalitate jakin batean egin duen ikasleak beste  modalitate batean egin ahal izan dezan bigarren maila.

 

© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.net