Gobierno Vasco

Lehen Hezkuntza

 

Etapa honetako helburu nagusiak hauek dira:

  • Eskola barruan egunero izaten diren  jardueretan eta harremanetan, euskararen erabilpena bultzatzea.
  • Nor bere buruaren irudi egokia eta positiboa indartzea eta euren arteko harremanak bultzatzea.
  • Besteenganako errespetua bultzatzea inongo bereizketarik egin gabe sexu, erlijio, arraza edo diferentzia fisiko edo psikiko.
  • Bere inguruko kultura ezagutzea garrantzitsua dela jabetzea eta ahalik eta hoberen ezagutzeko jakin-mina piztea.
  • Ingurunea aztertzeko erabiltzen den metodologia zientifikoaren oinarriak ezagutzea eta erabilpenean trebatzea.
  • Norberak bere iritziak azaltzeko gaitasuna eta askatasuna garrantzitsuak direla konturatzea eta bakoitzaren iritzia besteenekin kontrastatzea aberasgarria dela ohartzea.
  • Adierazpenak, nahiz ahoz nahiz idatziz, argi, garbi eta txukun egiteak garrantzi handia duela ikustea.
  • Nahiz gela barruan, nahiz kanpoan gizabidez jokatzen ikastea. Erantzukizuna, besteekiko errespetua, laguntza, solidaritatea ... garatzea, nork bere iritzia mantenduz, besteena errespetatuz eta erantzukizunak onartuz,  batez ere ekintzetan.

© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.net