Gobierno Vasco

Haur Hezkuntza


Bi ziklotan banatuta:

1. zikloa: 2 urtekoak eta 3 urtekoak

2. zikloa: 4 urtekoak eta 5 urtekoak

 

Etaparen ezaugarriak:

 

Ordutegi zabala eta malgua

 

Irakasleria konprometitua eta etengabeko formazioan

 

 Pedagogi sistema berritzailea:

  • Ikasle bakoitzari egokitutako eskolatzea.
  • Seguritate fisiko eta emozionala ziurtatzen duen giroa eskaintzen zaio haurrari, komunikazioari garrantzia emanez.
  • Giza trebetasunen eta emozioen trataeran oinarritutako hezkuntza.
  • Ingurune sozial eta naturalarekin lotura zuzena.
  • Haurrek osotasunari eutsiz jokatzen dutenez marko global bat sortzea da betebeharra. Dakartzaten esperientziak, interesatzen zaizkienak... abiapuntu izango dira ikaskuntza  esanguratsua aurrera eramateko.
  • Haurrak ekintzaren bitartez ezagupena eraikitzen duenez, ekintzak ere lehentasuna izango du marko hezitzaile honetan.
  • Ikasgela bakoitzean txoko eta material ezberdina eskainiz, libreki aritzeko aukera, ikasleen arteko interakzioak bultzatu  eta manipulazio, joko eta esperimentazioaren bitartez, haurrak beraien burua eta inguruan duten errealitatea ezagutzeko aukera.

 

Euskara: Egindako ekintzak gustura eginez gero, ondo pasatuz, hizkuntzarekin lotura afektiboa lortzen da inkontzienteki. Horren ondorioz, haurra hizkuntza hori ikasteko motibatu egiten da, erabileraren bidez ezagutza ere handitzen da. Hizkuntza era komunikatiboan landuko da, errekurtsoak irakatsiz, besteekin hizkuntza horretan jardun dadin.

 

Familia: Nork bere familiako giroa ezagutuz, hezkuntza interbentzioa haurrentzako esanguratsua izango da. Hau lortzeko eskola eta familien arteko harremana estua izango da, haurren garapen integralean aktiboki parte hartuz (haurraren lehen eskolaratzea, informazioa elkartrukatzea)  eta gurasoengan eskolarekiko konfiantza sortuz.

© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.net