Gobierno Vasco

APRENDIZAI KOOPERATIBOA

 

 

2011-2012 ikasturtean IKKI (Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi) programan parte hartzen hasi ginen. Ikastetxeko lehenengo zikloan programa praktikara eramanaz. Hurrengo bi urteetan ikastetxean zabaltzen joan da, eta gaur egun maila guztietan erabiltzen dira egitura kooperatiboak. Programa honetan sakontzen jarraitzea da gure etorkizuneko asmoa.

 

Programaren helburua, ikasleen jardueraren antolaketa kooperatiboaren bidez, hezkuntza premia askotarikoak dituzten ikasle guztiek elkarrekin ikastea ahalbidetzea da. Ikasle guztien ikasketa bultzatzen da, ikasle guztien parte-hartze aktiboa sustatzen da, elkarri laguntzea, desberdinekiko errespetua eta ikasleen protagonismoa areagotzen da. Horrek guztiak  giro hobea sortzen laguntzen du, eta ikasleen arteko elkarreragina errazten du, harreman estuagoak eta kalitate hobekoak ezarriz.

 

Programaren barruan hiru eremutan lan egiten da:

A.-Ikasgelako taldea kohesionatu, taldean lan egiteko prestatu eta kooperaziorako jarrera bideratzen duten jarduerak.

B.-Taldeko lanaren bitartez irakasteko eta ikasteko jarduerak.

C.-Taldean lan egiten ikastera bideraturiko jarduerak.

 

Ikastetxeko irakasle talde batek Ordiziako Berritzegunean formazioa jaso du ikastetxean praktikan jarri, eta kideei zabaltzeko.

 

© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.net