Gobierno Vasco

Eskolako Jangela

Hizkuntza Normalkuntza

L I N K

2019-2020 MATRIKULA

ATE IREKIAK: URTARRILAREN 26an, LARUNBATA, GOIZEKO 11:00etan

Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.

 

Matrikula epea urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra.


Matrikularako ordutegia: 
•    Goizez 9:00etatik 12:15era.
•    Arratsaldez 14:30etik 16:30era.

EKARRI  BEHARREKO  DOKUMENTAZIOA:

1.- Familia liburuko ikasle eta guraso edo tutorearen  fotokopiak 
      
2.- Erroldaketa  agiria 

3.- Guraso edo Tutorearen  N.A.N – fotokopiak


Kezka eta zalantza guztiak bertan argitzeko aukera izango duzue, elkarrizketa pertsonal baten bidez.  Hitzordua jartzeko 943 721 214 telefono zenbakira dei dezakezue.

 

GAINZURI ABESBATZA 2019KO GABON KONTZERTUAN

GABON KANTEN KONTZERTUA GAINZURIN

SANTA LUTZI FERIA PREST

ONDO PASA FERIAN!

Gainzuri ikastetxeko ikasleek bertsolaritzari buruzko erakusketa ireki dute


Aimar Arbizu, Jon Gonzalo, Julen Mateos eta Maialen Segurola, ‘Goierriko Hitza’ irakurtzen.

GOIERRIKO HITZA  2018-12-07

 

Ikastetxe gehienetan euskal prentsa irakurri eta lantzen dute. Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxean, horretaz gain, GOIERRIKO HITZAren lau harpidetza zozkatzen dituzte ikasleen artean.

Euskarak euskal prentsa behar du eta euskal prentsak irakurleak behar ditu. Goierriko ikastetxeak Berria, GoiBerri eta GOIERRIKO HITZAren harpidedunak dira eta egunkariak eskola material gisa erabiltzen dute. Albisteak aztertzen dituzte, ikasleen artean irakurzaletasuna eta izaera kritikoa bultzatzeko. Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxeak euskal prentsa ikasleen etxeetara ere eramaten du: urtero GOIERRIKO HITZAren lau harpidetza zozkatzen ditu familien artean.

Lau harpidetzak zozketan parte hartzeko izena ematen duten familien artean zozkatzen dituzte. Aurtengo irabazleak Maialen Segurola, Aimar Arbizu, Julen Mateos eta Jon Gonzalo dira. Arbizuk 10 urte egin zituen atzo eta LHko 5. mailan dago. «Ez dut egunkaria irakurtzeko ohiturarik, baina uda honetan pixka bat irakurri dut». Mateosek 7 urte ditu eta 2. mailan dago, Segurolak 8 urte ditu eta 3. mailan dago eta Gonzalo taldeko txikiena da: 5 urte ditu. Hiru hauek gazteegiak dira oraindik egunkaria irakurtzeko, baina datorren urtean asteartetik ostiralera HITZA etxean jasoko dute. Eta ikusten dena maitatzea errazagoa da.

Helburuak

Andres Mena Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeko kideak beraien helburuetako bat euskal prentsa babestea dela dio. Izan ere, euskal prentsa babestuz, euskararen erabilerari bultzadatxoa ematen ari dira. «Ikastetxe honetan euskararekiko dugun konpromisoa handia da. Hizkuntza Normalkuntza Batzordeko kideok jo eta fuego gabiltza, kalean eta eskolan egoera zein den ikusita. Euskararen ezagutza handia da, baina erabilera ez horrenbeste. Gure ekimenetako bat GOIERRIKO HITZAren lau harpidetza zozkatzea da».

Egunkaria urtebetez doan jasoko dute. Goierriko albisteak euskaraz irakurtzeko aukera edukiko dute eta, beharbada, egunkaria ezinbesteko bihurtuko zaie. «Ekintza polita iruditzen zaigu. Batzuk HITZA ezagutzen dute, baina beste batzuk ez. Hasteko, ezagutzera emateko emateko balio du. Euskal prentsa irakurtzera ohitzen badira, hobeto. Ez da ekintza ponposo bat, baina euskal prentsaren aldeko apostu bat da».

HITZAren lau harpidetza zozkatzeaz gain, egunero Berria eta HITZA jasotzen dituzte, eta ostiraletan baita GoiBerri ere. «Ikasleek egunkariak egunero eskura dituzte, eta ahal dugun neurrian, eskoletan artikuluak irakurri eta aztertzen ditugu. Beraiekin zerikusi zuzena duten albisteak lantzen ditugu batez ere. Programaziotik kanpo dago, baina ahalegina egiten dugu. Izan ere, gure ustez, egunkarian beraien lagunak edo ezagutzen duten jendea ikusteak egunkariak irakurtzera zaletzera eraman ditzake», amaitu du Gainzuri ikastetxeko irakasleak.

Gainzuri ikastetxeko ikasleek bertsolaritzari buruzko erakusketa ireki dute.

Gainzuri ikastetxeko ikasleek Bertsolaritzaren lehena eta oraina erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa honetan 2019ko egutegia prestatzeko egin duten lana ikus daiteke. Izan ere, egutegia bertsolaritzari buruzkoa izango da. Erakusketa hilaren 18a bitartean egongo da zabalik.

Ikastetxeko maila bakoitzak bertsolari bat landu du, Txirritatik hasi eta Maialen Akizurekin bukatu. Bakoitzak zegokion bertsolariaren bizitza eta bertsoak landu ditu eta artelan bat egin du bertsolari horren aurpegiarekin. Erakusketan hamabi artelanak ikus daitezke. Baita marrazki lehiaketako lan irabazleak. Lehiaketarako bertsolariak marraztu dituzte.

Egutegiko orri bakoitzean bertsolari baten artelana, argazkia eta bertsoa jarri dituzte. Egutegia familien artean banatu dute eta erakundeetara eta elkarteetara bidali dute. Ikastetxean eskura daiteke, 5 euroan.

OTAMOTZ 2018-12-11

 

 

 

 

«Euskaraz blai, gaur eta bihar ere bai» DIARIO VASCO 2018.12.04

Urretxun. Gernikako Arbola plazan bildu ziren eta komunikatu bat irakurri zuten udaletxeko balkoitik. / AYERBE

 

Atzo, hilaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrika- tzeko, Gainzuri ikastetxean egun osoan zehar ekitaldi desberdinak egin ziren. Eguna hastearekin batera, geletan girotze lana egin zen. Euskararekiko konpromisoa isladatuz, ikasle bakoitzak bere esaldi edo hitza idatzi eta eskolako sarrerako horma-irudian itsatsi zuten.

Ondoren, eskola osoa kalejiran kalera irten zen. Bi udaletan, eskolako gurasoa den Iker Antxiak, Euskararen inguruko Lorea Agirreren hitzak irakurri zituen, euskalduna izateaz baina haratago doan mezua, 'Kontua ekitea da!'.

Ekitaldi honetan dihardu Gainzuri eskolak urte guztian zehar. Euskarari gure hitzen hegoak eskaintzeko, ahotik belarrira, burutik burura hegalda dadin, samur bezain indartsu. Arratsaldean, irakasleek ikasleei 'Tartalo' antzerkia an-tzeztu zieten eta lehen hezkuntzako ikasleek euskal karaokearekin kantuan borobildu zuten jardunaldia. Gurasoek ere eskola komunitatean duten lekua eta prestutasuna erakutsiz, egunari bukaera emateko sokatira erraldoia, dantza eta merienda prestatu zituzten. Honela igaro zuten eguna, elkarrekin, elkarri euskara eskainiz, euskara bizi indarrez sendoagotuz, prest, egunero delako euskararen eguna.


FCO. JAVIER AGUADO GOÑI

ainzuri –

DIARIO VASCO   2018-12-04

 

 

El alumnado de Gainzuri canta bertsos contra la violencia hacia las mujeres

 

ainzuri –

DIARIO VASCO   2018-11-24

 

Los alumnos de Gainzuri ikastetxea se reunieron ayer por la tarde en la plaza de Euskadi, donde cantaron bertsos contra la violencia hacia las mujeres. El acto sirvió como cierre al trabajo realizado en las aulas de cara al 25 de noviembre. «El domingo es el día para hacer frente a la Violencia contra las Mujeres y en la escuela nos parece importante expresar y trabajar nuestro compromiso e implicación en contra de este tipo de violencia como comunidad escolar: maestras y maestros, alumnas y alumnos, padres y madres», explican. Así, «de cara a la prevención de la violencia machista, hemos trabajado dos conceptos en las aulas: buenos tratos y empatía», añaden.

El objetivo general es «trabajar la prevención de la violencia contra las mujeres: interiorizar la capacidad para identificar expresiones de violencia que se repiten con frecuencia en nuestra sociedad y expresar que es responsabilidad de todos y todas mostrar nuestra disposición a hacerles frente», indican.


EUSKARALDIA GAINZURIN

 

Euskaraldia hasi baina 11 egun lehenago, GAINZURI eskolan hamaikakoa aurkeztu dugu.

Euskara barruan daramagulako, guztiok indartsu ekingo diogu EUSKARALDIARI!!

Gainzuri ikastetxeak ere Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du. Taldea eskolarekiko eta euskararen zabalpenarekiko konpromiso sendoa duten hamaika lagunek osatu dute. Batzuk Ahobozi eta besteak Belarriprest izango dira. Argazki honen bidez, Euskaraldiari babesa eskaini eta euskal hiztunen aktibazioan eragiteko konpromisoa agertu nahi izan dute. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Gainzuri Belarriprest eta Ahobizien etxea izango da. Bide batez, herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte.  (Otamotz,  2018-11-14)

BERTSOLARI ALDIKARIAN Aratz Igarzabal

ainzuri –

BERTSOLARI ALDIZKARIA   2018-11-14

Bertsolari bati bere bertsolari ibilbidean era askotako saioak suertatzen zaizkio. Lehengo batean, Urretxu-Zumarragako Gainzuri ikastetxera joan ginen, bertsolaritzari buruz lanketa bat egin dutela aitzaki hartuz. Ederra izan zen. Lehenengo ikasgela batean aurrez prestatuta zeuzkaten galderak erantzun eta ondoren saio koxkor  bat egin genuen.

Orotariko galderak ziren, eta argi zegoen bertsolaritza eta oro har euskal kultura zein urruneko zitzaien gehienei. Aberasgarria izan zen bi aldeei dagokienez, ikasleak mundu berri bat zabaldu balitzaie gisa geratu ziren sentsazioa izan nuen. Fikziozko pertsonaiak ginen beraientzat bertsolariak. Baserrian bizi ez eta bertsolaria izatea ia posible al zen galdetu zidan ume batek (pentsa, autografoak ere sinatu genituen). Pertsonalki ere begiak zabaltzeko balio izan zidan. Gu oso zoriontsu bizi gara herri euskaldunetan, baina zorion horrek halako globo baten barruan gauzka eta ez gara kontziente hain kilometro gutxian zein erliebe ezberdinak dauzkagun.

Aberatsa ere bada hori hein batean, eta horrelako hartu-emanei balio gehiago eman beharko litzaieke. Gainzurin, beste ikastetxe askotan bezala bertsolaritza hezkuntza arautuan lantzen dute eta  atzoko saiorako euren bertsolaritzako irakaslearekin gaiak prestatuta zeuzkaten, ez da lan makala  hori ere. Euren gaiekin eta bat-batean egiten genuela ikusi arte ez omen zuten sinesten bertsolarien bat-batekotasun horretan.

Niri, behintzat, begiak zabaldu eta Euskal Herri txiki honetan mundu asko daudela ikusarazteko lagundu zidan; beraz, denok saiatu behar genuke eta batez ere gure inguruan halako munduan aurkitzen eta besteei gure munduak zabaltzen. Badugu eta denok ere premia begiak zabaltzeko…

GAINZURIKO UDALEKUAK 2018

Uztailean eskolarik ez baina lagunartean primeran pasa genuen. Era guztietako jolasak, dantzak, eskulanak, antzerkiak...eginez euskaraz bizitzeko aukera paregabea eduki genuen.

50/50 PROIEKTUA UROLA GARAIAN

GAINZURIKO GINKANA 2018

 

Euskara foroak, ikasturteari  bukaera emateko, ekainak 11n,  ikastetxeko jolasgunean  Euskal ginkana   antolatu  zuen.

Giro bikaina  eta parte hartze handia izan genuen.

 

Ondo pasa oporrak!

6. MAILAKOEN JAIALDIA ESKOLA 2018

Gainzuriko ikasleen arte lanen erakusketa, 2018 (DIARIO VASCO)

 

BIDEOA: GOTZON ARANBURU

 

 

 

 

 

 

 

1. MAILAKOEN JAIALDIA 2018 "MUNDUKO MIRARIAK

2. MAILAKOEN JAIALDIA URA 2018

3. MAILAKOEN JAIALDIA 2018 "GURE HERRIA"

"KOLORETAKO MUNSTROA" HAUR HEZKUNTZA 2018

"BARRASKILOAREN BIDEAN"

·OSTEOGENESIS IMPERFECTA" DELAKOAREN EGUNA

LIBURU EGUNA 2018



Gainzurin, eskolako ikasle oihen bisita izan dugu. JM Institutuko DBH 4. mailako ikasleak ipuina kontatzera etorri dira 1. eta 2. mailako ikasleei. Shhh! We have a plan! ipuina kontatu digute ingelesez eta oso ondo pasatu dugu!

 

Mila esker zuen lanagatik!


AQUARBEK GAINZURIN ESKAINITAKO URAREN INGURUKO TAILERRAK

Uraren inguruko proiektuari amaiera emateko Aquarbeko adituek bi tailer eskeini zizkieten atzo Gainzuri ikastetxeko 2. Eta 3. mailako ikasleei.

Tailerrak, hauek izan ziren: “Erabiltzen dugun ura eta uraren bidaia”. Bertan ikasleek aukera izan dute uraren erabileraren inguruan hausnartzeko, baita esperimentazioaren bidez gatzak uretan duen presentzia ikertzeko ere. Azkenik, jolas baten bidez uraren edangarritasuna aztertu dute.

Aurretiaz gai honen inguruko lanketa egin ondoren, ikasleak gogotsu agertu dira tailer hauetan. Ikasitako guztia egunerokotasunean  aurrera eramatea izango da hurrengo urratsa.

 


 

 

BERRIAK

Matiazaleak fundazioak sari bat eman dio Gainzuri ikastetxeari.

AMESTUTAKO GURE IKASTETXE HEZKIDEGILEA

2018/12/11
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6
2018/12/11 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea
© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.eus