Gobierno Vasco

DEIALDIAK ETA OHARRAK

MENDI IRTEERA - VIII. ARGAZKI RALLYA

MENDI IRTEERAK 2017-2018

2017-2018 IKASTURTEKO EGUTEGIA

PIRINEOETAKO OZA OIHANERA IRTEERA

Kaixo, denoi:

Aurreko irteerako abisuan azaldutako moduan, datorren hilean, ekainaren  17 eta 18an,  aste-bukaerako irteera egingo dugu. Aurten Selva de Oza ingurura joango gara Hecho-ko bailaran.

Larunbatean goiz irten eta larunbatean bertan, mendi ibilaldia egingo dugu. Aurten Ibon de ATXERITOra igo eta ibilbide zirkularra egiten saiatuko gara. Gaua Borda Bisaltikon pasako dugu eta hurrengo egunean beste pase txiki bat egingo dugu, ingurua ikusteko. Igandean bazkal ostean etxera.

Irteerako kostua 35 – 40 € ingurukoa izango da, larunbateko afaria gaua pasatzeko tokia eta igandeko gosaria barne.  Gainzuriko Guraso elkarteak aurten ere diru laguntza eman digu, eta honi esker, umeen kostua betetzen saiatuko gara.

Jadanik lagun pilo batek izena eman dugu, baina nahiez gero beste hamar lagun ingururentzat tokia izango da.  Datoren ostiralera arte edo kopurua bete arte izena eman dezakezue, helbide honetan edota Txentxi edo niri (Iosu) komentatuta.

Datorren astean informazio zehatzagoa bidaliko dugu, ordutegia, eraman beharreko gauzak… eta abar.

Agur bat,

Gainzuri.mendia@gmail.com

TREKUTZ (MEAKA) GAUEZ

 

Kaixo, denoi:


Idatzi honen bidez datorren larunbaterako Maiatzak 20, TREKUTZ(Meaka)-ra gau ibilaldia antolatu dugula adierazten dizuegu. Oraingo honetan  arratsaldeko 20:00 etan SANTA BARBARAKO ermita parean, elkartuko gara.

Norberak bere afaria  eraman beharko du, baita oinetako egokiak ere. (Hobe botak janzten badituzue. ).

Izen ematea MAIATZAREN 19 arte, ostirala baino lehen, egitea komeni da, ez dago arazorik izena eman gabe azaltzen ba zarate ere.


Santa Barbaratik irten eta Trekutzera Irimoko bidea egingo dugu, bertan afaldu eta  Santa Barbarara, berriz, bueltatuko gara.

Kontuan hartu, itzultzerakoan ilunduta egorgo dela, norberak bere linterna, frontalak eta abar eraman beharko ditu, baita pilak ere.

Besterik gabe, agur bat!

ARGI!! Ekainak 17 eta 18, Pirineotara joateko asmoa dago eta beti bezala lo egiteko tokia mugatua da. Aurten 50 ingururentzat daukagu tokia. Zerrenda egiten hastea komeni zaigu, eta izen ematearekin batera partaide bakoitzak 20 € jarriko ditugu, joateko konpromezu moduan. Larunbateko irteeran diru hau jasotzen hasteko asmoa daukagu. Larunbateko irteerara ez zoaztenok baina aste bukaerara joateko asmoa daukazuenok, Txentxirekin edo Nirekin(Iosu) egon zaitezkete.

Agur bat.
https://plus.google.com/102939518800045433855

BERRIAK

Juanma Hurtado Eitb-ko "No es paĆ­s para sosos" telesaioan

Juanma Hurtado, Gainzuriko Ane eta Jon gure ikasleen  aita, "No es país para sosos" Eitbko  telesaioan ikusteko aukera izan genuen. Ezkio-Itsako Igartubeiti baserrian "Belarmeta" sargar-postre gozoa sukaldatu zuen Ramon Roteta sukaldariaren oniritziarekin.

                                                                                00:03:20

                                             (EITB  2014-11-03)

© GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA
gainzuri@gainzuri.net